Festibalaren filosofia

Pasaiako Itsas Festibalaren ezaugarri nagusia da ondare-balioa duten itsasontzien aldeko apustua. Garrantzia handia ematen diegu parte hartzen duten itsasontzien benetakotasunari, kalitateari eta ondare-balioari; itsaso-ondarea babesteko eta zaintzeko gure modua delako. Gure aurrekoek oinordetzan utzitako lanbide eta teknologien bidez, ulertu eta ondratzen dugu ezagutza hori guztia, galzorian dagoen altxor immaterial hori guztia.

ELKARTASUNA

Itsas ospakizun honetan ezin dugu ahaztu gaur egun itsasoa tragedia handien lekua dela, eta horregatik, Pasaiako Itsas Festibalak helburu humanitarioen alde egiteko konpromisoa berretsi eta sendotzen du, pertsonen duintasuna errespetatu eta segurtasuna zaintzen duten balioak bultzatuz. Irmoki pentsatzen dugu itsasoak batu egin behar duela eta ez banandu; eta ideia hori indartzearren, hainbat proposamen eta elkarlan diseinatu dugu, bisitatzen gaituzten guztiak festibalaren parte aktibo izan daitezen. Aurten berrikuntza gisa, eta guztion ongiarekiko dugun konpromisoa sendotzeko helburuarekin, festibalaren bihotza azoka solidario bat izango da; bertatik ateratako irabaziak balio humanitarioak dauzkaten elkarteentzako izango dira.

JASANGARRITASUNA

Pasaiako Itsas Festibalak hitzematen du festibalaren ingurune naturala errespetatuko duela, kontsumo jasangarria sustatuz, eta inguruan aberastasuna sortzen duten eta ahalik eta kutsadura txikiena sortzen duten 0 kilometroko produktuak bultzatuz.