NORTZUK GARA?

Pasaiako Udalean eta Albaola Euskal Itsas Faktorian urteak daramatzagu Pasaiako kaiaren ondare-balioa berreskuratzeko eta hori nazioartekotzeko lanean. Festibal honen oinarria da badiari berez dagokion lekua itzultzea, ingurunearekin armonian, eta itsas eta kultur ondare materiala eta immateriala sustatuz. Jasangarritasun eta elkartasun balioak zeharka jasotzen dira bi urtean behin ospatzen den festibal honetan.

Beraz, ez da kasualitatea Festibal hau Pasaian ospatzea, ez eta Albaola Faktoriak egoitza hemen izatea ere; hemen eraikitzen ari dira XVI. Mendeko San Juan baleontzia, garai hartan egin zuten moduan. Horrez gain, Albaola Faktoriak badu nazioarteko zurgintza eskola bat, Aprendiztegi, non antzinako lanbide hori eta beste batzuk berreskuratzen diharduten, gure arbasoen usadio eta ohituren ikerketa historiko eta antropologikoaren bitartez. Antzina bezala ikasten da, transmisioaren eta esperientziaren bitartez; eta eginahalak egiten dituzte, itsasontzi kortsarioei eta itxuraz ezinezkoak diren ametsei bizia emateko. Azken batean, Pasaiako Itsas Festibala horren guztiaren ospakizun kolektiboaren ondorioa da; eta horri esker Pasaiako portuak berriz ere egur, brea eta tradizio usaina du.

2018an izan zen lehen edizioak arrakasta itzela izan zuen: 10 itsas kultura ordezkatu zituzten 115 ontzik parte hartu zuten, 300 tripulatzaile inguruk. Horren ondoren, 2020an benetakotasunarekiko konpromisoa sendotu nahi dugu, eta ondare-balioa duten itsasontziei protagonismoa eman. Ontzien kalitatea eta itsas kulturaren aniztasuna dira Pasaiako Itsas Festibalaren izaeraren oinarria. Lehen edizioan 125.000 bisitari izan ziren horren guztiaren lekuko.

Pertsonok itsasoarekin izan dugun eta dugun harremana ezagutza-iturri aberasgarri eta etengabea da, eta ospatzeko arrazoia ere bai; horregatik, 2020ko topaketa honetara gonbidatu nahi zaitugu, maiatzaren 28tik ekainaren 1era. Jaialdi honetan jarduerak izango dira bai lurrean eta bai itsasoan, antzinako kultura horren balioekin bat: errespetua, sustapena eta parte-hartzea. Bost egunetan hainbat herrialdetako itsasontziak izango ditugu gurean, eta herrialde horietako itsas kulturak nahasiko dira, gastronomiaren, musikaren eta itsasoarekin lotutako lanbideen bitartez. Adin guztietako jendeak izango du gozatzeko aukera festibalean, eta ziur gaude aurrerantzean ere itzuliko direla.

Pasaia Itsas Festibalaren sustatzaileak aurkezten dizkizuegu

Izaskun Gómez Cermeño

– PASAIAKO UDALEKO ALKATEA –

Pasaiaren Udalaren izenean ongietorria ematen dizut webgune honetara.

2020ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era Pasaiako Itsas Festibalaren bigarren edizioa burutuko da.

2018ko maiatzaren ospatutako lehen edizioaren arrakasta itzelaren ondoren, non 110 ontzi eta 300 tripulante 10 kultura ezberdin ordezkatu zituzten, 2020an benekotasunarekin gure konpromezua indartu nahi dugu; ondare-balioa duten itsasontziei protagonismoa ematen jarraitu nahi dugu. Ontzien kalitatea eta itsas kulturen aniztasuna dira Pasaiako Itsas Festibalaren izaeraren oinarriak dira, joan den edizioan 125.000 bisitariek ikusi ahal izan zuten bezala.

Pasaia bete-betean murgildu zen Festibalean; elkarte askotako partaideek nahiz herritar soilek ekitaldiaren antolakuntzan lagundu zuten. Balio bezate lerro hauek beraien esfortzua eskertzeko, elkarlan hori gabe Festibala ezin izango bait zen gauzatu eta.

2020an Pasaia berriro itsas ondarearen gune nagusia bihurtuko da. Bost egunez mundu osoko itsas eragile kulturalak bilduko dira bertan. Iragana ulertzen, gure historia berreskuratzen eta antzineko gure itsasgizonen egunerokotasuna ezagutzen lagunduko digu Festibalak. Mundu osoko itsasontzi tradizionalez jantziko dira badiaren urak, bakoitza bere itsas kulturaren enbaxadore.

Portu naturalaren inguruan sortu eta hazi zen Pasaia, milurtekotan zehar itsas jardueretara estuki lotuta. Gure udalerria ontzigintzaren eta nabigazioaren zentro garrantzitsu bat izan da. Horrek ondare bat utzi du, hala materiala nola ez-materiala, Pasaia euskal itsas ondarearen gune esanguratsua bihurtuz. Arrantza, merkataritza eta ontzigintza gure ekonomiaren motorra dira gaur egun, baina gainera zantzu kultural eta historiko ugari gaurdaino iraun dute, itsas ondarean aritzen diren elkarteei esker.

Festibalaren antolatzearekin Pasaiaren itsas nortasuna aldarrikatu nahi dugu, udalerria itsas ondarearen mugarri bihurtuz; jarduera eta zerbitzu berrien inguruan sortuko da aberastasuna, beti ere itsas ondarearen hedapenaren, balioan jartzearen eta berreskuratzearen ondorio bezala.

Itsas kulturaren jai hau pasaitarrekin partekatzera gonbidatzen zaitugu!

Xabier Agote

– PASAIA ITSAS FESTIBALAREN ZUZENDARIA –

Badira hogei urte baino gehiago Oarsoaldea Garapen Agentzia eta Albaola elkartea proiektu amankomun baten inguruan elkartu zirela; ontzi tradizionalen eraikuntza eta nabigazioaren bitartez Pasaian historia eta itsas ondarearen garrantzia azpimarratzea zen helburua. Ilusioz beteriko hasierak izan ziren, zailtasun handiko testuinguru batean, gure inguruan aurrekaririk eza zela eta. Itsas ondareak indarrik ez zuen garaia zen, eta itsas historiari zegokionez gizartearen ezjakintasuna erabatekoa zen. Hortaz, erronka izugarria zen.

Hala ere, urte hauetan zehar, Pasaiaren apustua etengabea eta indarrez beterikoa izan da. Zuhurki hasi ginen lanean, ontzi tradizionalen lantegi txiki baina kutun bat prestatuz; bertan, jendaurrean garai desberdinetako txalupen eraikuntzen bitartez, euskal itsas industriaren sekretuak ezagutarazten ziren; aldi berean, galdutako ondarea berreskuratzen ari ginen. Baina dinamika ez zen tailerrean bukatzen; nabigazio harrigarriak egiten hasi ginen, eskifaikide ugarien laguntzaz. Sarritan inoiz nabigatu ez zuten pertsonak ziren, arraunean eta belaz nabigatzen ikasten ari zirenak eta, bide batez, euskal historian protagonista izandako ontzi mota hauek ezagutzen joaten zirenak.

Denborak aurrera egin zuen eta proiektua handitu zen; laguntzaileek, komunikabideek, enpresek eta erakunde publikoek eta boluntario-sare handi batek Itsas Ondarearen Portua bezala kokatu duten proiektua ugarien garapenean parte hartu dute. Pasaiak bere itsas historiaren mailan egon nahi du; mendeetan zehar pasaitarrek apartako itsas ekimen garrantiztsuenetan protagonistak izan ziren. Beraien itsasontziek ozeano eta kulturak batu zituzten eta, orduan gaur bezala, bere mollek mundu osoko itsasontziak hartzen zituen.

Horregatik, Pasaiak bere iragana eta bere orainaldia ospatu nahi du. Ondare-interesa duten ontzi tradizionalak eta hauen eskifaiak, 2018ko lehenengo edizioan bezala, hartu nahi ditu; itsasoaren kultur aniztasuna ezagutzera ematen duten ontziak, beraien kontakizun, kondaira eta historiaz beterik. Eta beraien belek, portuaren kanalaren haize leunek laztanduta, publikoa gozarazten duten aldi berean, mendeetan zehar itsasoak eduki duen garrantziaz ohartaraziko dute. Guztion ondarea ospatzeko garaia heldu da, eta… ba al dago hau egiteko modu hobeagorik Pasaiako Itsas Festibalaren bitartez ez bada?