Aste honetan gurean izango ditugun kontzertuak aurkeztu dituzte Harkaitz Millan-ek, Kulturako Diputatuak, Izaskun Gomez-ek, Pasaiako alkateak, Xabier Agotek, Festibaleko zuzendariak eta Get in-eko Amaia Ispizuak.

Maiatzaren 28an, itsasontzi handiak, Shtandart, Oosterschelde eta Le Marité heldu eta gero, Garik emango du kontzertua Pasai San Pedron.  Ostiralean berriz, Celtas Cortos taldearen kontzertua izango da Antxoko barrutian eta Maria Berasarterena Donibaneko barrutian. Bukatzeko larunbatean, Texas talde eskoziarraren kontzertua izango da Trintxerpen. Hauez gain, bestelako kontzertuak izango ditugu ere: Lur Usabiaga, ELE, Arizona Baby, Beste Urtaroak, Matilda, Idoia Asurmendi eta Siete C. Hauetatik batzuk, Katapulta Tour Gipuzkoaren eskutik datozenak. Kontzertu hauek doan izango dira eta publiko zabal bati daude zuzenduak.

 

Osteguna, maiatzak 28 – San Pedro

BESTE URTAROAK – Katapulta Tour Gipuzkoa

GARI Bandarekin

Ostirala, maiatzak 29 – Donibane

MATILDA – Katapulta Tour Gipuzkoa

MARÍA BERASARTE

Ostirala, maiatzak 29 – Antxo

LUR USABIAGA

IDOIA ASURMENDI – Katapulta Tour Gipuzkoa

CELTAS CORTOS

Larunbata, maiatzak 30 – Trintxerpe

SIETE C – Katapulta Tour Gipuzkoa

ELE

ARIZONA BABY

TEXAS