OOSTERSCHELDE

3 mastako Goleta

Jatorria: Holanda

Eraikitako urtea: 1917

Lekua: Rotterdam

Datu teknikoak

Luzera guztira: 50 m

Zabalera: 7,50 m

Belak: 900 m²

Lehendabiziko Gerra Mundiala ondoren, itsas industria nederlandarra, itsasontzi askoren galera eta fuel-olioaren prezioaren igoera zela eta, zamarako belaontzietan inbertitzen hasi zen arriskuak eta gastuak aldi berean murrizteko. Garai hartan mota honetako 500 itsasontzi eraiki ziren Holandan. Oosterschelde, hiru mastako goleta, buztina, egurra, harria eta lastoaren garraioan aritu zen besteak beste, hala nola sardinzar, banana eta patataren garraioan. 1939an, Bigarren Gerra Mundialaren hasieran Danimarkako enpresa bati saldu zioten, Danimarkako flotaren itsasontzi modernoena bihurtuz.

Beranduago, bandera suediarra edukitzera pasa zen eta 1988an Holandara itzuli zen, bere jatorrira hain zuzen. 1992an zaharberritzea bukatu zuten, Holandan horrelako zaharberritzerik inoiz ez zelarik ikusi, eta gaur egun jardunean dagoen ezaugarri hauetako azken itsasontzi holandarra da, monumentu nazional izendatuta.

Itzuli ontzietara