MARITÉ

3 mastako Goleta

Jatorria: Frantzia

Eraikitako urtea: 1922

Lekua: Fecamp (Normandia)

Datu teknikoak

Luzera guztira: 44.90 m

Zabalera: 8 m

Bela: 650 m² (16 bela): propultsiozko eta motordun belak

Bandera frantsesa eta Granville-ko matrikula duelarik, Marité ontzia 1922. urtean eraiki zen eta urte bat geroago uretaratu zen. Bere bizitza bakailao-ontzi eta kabotaje-merkataritza ontzi bezala hasi zuen. Jabetza desberdinetatik pasa ondoren, Danimarkako kabotaje itsasontzia eta aisialdirako ontzi suediarra ere izan zen, Bigarren Mundu Gerran bizirik iraun zuelarik. 1946. urtean jatorrizko bere 3 mastarik gabe, garraioan eta sardinzar-arrantzan jardun zuen, 1973 urtean lan egiteari utzi zion arte. Desegiteko tokitik berreskuratua eta urteetan zehar berrituta, 2004. urtez geroztik 44,9 metroko luzera duen belaontzi honek Normandiako enbaxadore gisa nabigatzen du, mota guztietako bidaiak eskainiz.

Mont Saint Michel badian nabigatzen du gehienbat eta antzinako nabigazioan interesa duten bidaiariak ontziratzen dira bertan. Kubiertatik ontziak duen luzera itzela ikusi daiteke, baita 16 belak ere, guztira 650 metro oihal izanik.

Itzuli ontziak ikustera