SHTANDART

Fragata

 Jatorria: Errusiako federazioa

Orijinalaren uretaratze urtea: 1703

Erreplikaren eraikuntza urtea: 1999

Lekua: San Petersburgo

Datu teknikoak

Luzera guztira: 34,50 m
Zabalera: 7,50 m
Belak: 680 m²

XVIII mendearen hasieran Errusiak Suediaren aurkako gerran bere harrapakin nagusietako bat lortu zuen: Itsaso Baltikorako sarbidea. San Petersburgoko hiria, inperioaren hiriburua izango dena, Neva ibaiko bokalean sortu zen. 1703an Olonets-eko ontziolan Petri Handia tsarraren agindupean, Baltikoko flotako lehen fragata, Shtandart-a, uretaratu egin zen. Lehen kapitaina Petri Handia bera izan zen eta ekintza militarretan parte hartu zuen 1719 urtean bajan eman arte. Ondoren, kontserbazio-ediktu baten bitartez, Petrik I.-k esaten zion bezala, “Flotako lehen semea” Errusiako ontzigintzaren monumentu izendatu zuen. Zoritxarrez, ez ardurarik ezta arretarik gabe, Shtandart eta Kronwerko kanalean zeuden beste hainbat itsasontzi oso bizkor hondatu ziren.

1727an, Katalina I.ak bidalitako batzorde batek itsasontziaren egoera aztertu zuen, eta dike lehorrera eramatea erabaki zuen, zaharberritzeko. Baina eguraldiak eta urak kaskoa hainbeste hondatu zutenez, altxatzeko ahaleginetan, kableak hainbat pusketan moztu zuen kaskoa. Shtandart zaharra desegin egin zuten, eta dekretu berri bat aldarrikatu zuen enperatrizak: ” Petri I-ak.maiestateak emandako izenaren omenez, beste bat eraikiko da”. Baina agindu hori hiru mende geroago baino ez zen gauzatuko.

Bere inaugurazio bidaia 2000. urteko udan izan zen, Enbaxada Handiaren ibilbidea eginez, 300 urte lehenago Petri I.a enperadore gazteak egin zuena, Errusia indartsu berria sortzeko itsasontzien eraikuntzan trebatu zen herrialde eta hirietatik bidaiatuz.

Voir à nouveau Bateaux