Portugalgo Moita herriak Pasaia Itsas Festibalaren aurkezpen ekitaldia antolatu du. Izan ere, Portugal da jaialdiaren bigarren edizioko ohorezko gonbidatua.

Aurkezpena larunbat honetan izan da, martxoak 7, Moitako udalerri portugesean, eta hara bertaratu dira 2020ko Itsas Festibalaren antolakuntza taldearen ordezkariak. Ekitaldian parte hartu dute Izaskun Gómez, Pasaiako alkatea, eta Xabier Agote, Pasaia Itsas Festibalaren zuzendaria; baita herri portugesaren alkate eta ordezkari den Rui García. Bisita aprobetxatuz, kolaborazio akordio bat sinatu da Moitako Udaletxe eta Pasaiako Itsas Festibalaren artean non Portugal festibalaren ohorezko gonbidatua izatea adosten da.

Itsas ondarea zaindu eta balioan jartzearen garrantzia aldarrikatu nahi du jaialdiak, Pasaiak itsas industriako gune historiko garrantzitsu gisa dituen ezaugarriak eta itsas kulturen arteko harremanak ezartzearen garrantzia.

Moitako zonaldeko 6 bat ontzi izango dira herrialde gonbidatuaren errepresentazio gisa eta, honez gain, Portugaleko itsas kulturarekin zerikusia duten ekitaldiak antolatuko diren espazio bat ere izango dute: fadoak, dantzak, gastronomia ekitaldiak, etab. Pasaian izango dira Portugalgo ordezkaritza bat, ordezkari publikoez eta tripulazioz osatua.

Portugal itsasoarekiko lotura duen historia eta tradizio handiko herrialdea da, Pasaian hurrengo maiatzean ikusi eta gozatzeko aukera izango duguna.